BESTELAKOAK

Aipatu barik utzitako emakumeak

Gaur, martxoaren 7an, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan, Errioxako Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin lankidetzan, Nor izan zen Matilde Ucelay? Aipatu barik utzitako emakumeak. Ahanztura memoriaz beteta dago izeneko erakusketaren inaugurazioa izango da. Olatz Ocerin Arkitekto eta Filosofian Doktoreak ere hitzaldia egingo du.

Porque fueron, somos / Izan zirelako, bagara lelopean, Ocerinek eduki argitaragabeaz osatutako aintzatespena egingo die lehen bi euskal arkitektoei, Margarita Mendizabal gasteiztarrari eta Elena Arregui irundarrari. Adituak Margarita Mendizabal Euskadiko arkitekto aitzindariaren jarduera profesionalari buruzko proiektuak eta lanak azalduko ditu.
“Espainian eta Euskadin arkitekturaren aitzindariak izan arren, Margarita Mendizabal eta Elena Arreguiren figura eta obra arkitektonikoak oharkabean igaro ziren arkitekturaren historialarientzat eta jende gehienarentzat. Historiaren isiltasuna haustea eta lanbidean aitzindari izan ziren emakumeak aintzat hartzea eta balioestea da, hain zuzen ere, hitzaldiaren helburua.”

BIA 2022ren Urban Regeneration Forum biurtekoaren V. edizioaran barruan dagoen eta Matxalen Acasuso eta Irati Burgués komisario diren Nor izan zen Matilde Ucelay? Aipatu barik utzitako emakumeak. Ahanztura memoriaz beteta dago erakusketa gaur bertan inauguratuko da EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan. Erakusketak Matilde Ucelay arkitektoaren ibilbidea ezagutzera eman nahi du: 1936an Espainian titulua jaso zuen lehen emakume arkitektoa izateaz gain, bere ibilbide bikainagatik 2004an Espainiako Arkitektura Sari Nazionala jaso zuen lehen emakumea ere izan zen.

“Matilde Ucelay Espainiako arkitektura titulazioetan lehena izan bazen ere, Margarita Mendizabal Aracama gasteiztarrak euskal arkitekturako emakume arkitektoen kronologia finkatu zuen 1956an. Bi urte geroago, 1958an, Elena Arregui Cruz-López, Irunen jaiotako Madrilgo Arkitektura Eskolako lankide miretsia, bigarren euskal emakume arkitektoa bihurtu zen. 1936tik 1964ra bitartean Espainian titulua jaso zuten lehen hamar emakume arkitektoen artean daude biak.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button