BESTELAKOAK

Filosofiaren Defentsan

Agora Filosofia Elkarteak filosofia defendatzeko eta bere balioa emateko hitzaldi sorta bat antolatu du Euskal Herriko hainbat hiritan. Datekin batera honakoa aldarrikapena bidali dute: “Ez dira garai onenak Filosofiarentzat. Zientzien eta humanitateen arteko zubi den diziplina hau ikasgeletatik urruntzen ari zaigu. Ikasgai honen ordu galderak kezkatzen gaitu, filosofia ezinbestekoa da gazteek izaera autonomo, kritiko eta gogoetatsua gara dezaten. Izan ere, galderekiko maitasuna dogmatismo zein inertzia sozialaren aurkako antidotoa da.
Agora Filosofia Elkartekideek kezka horri aurre egiten ari diogu, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari filosofia ikasgaiarekiko jarrera aldatzea eskatzeaz gain, oraingoan, zuekin partekatu nahi dugu filosofiarekiko estimua Bilbo, Donostia eta Gasteizen hitzaldiak antolatuz, Filosofiaren Defentsan arlo ezberdinetako pertsonek, fisikatik literaturara, parte hartuko dutelarik”.

Datak eta parte hartuko dutenak honakoak dira: Bilbon, irailak 9, 19.00etan, Bidarte Udaltegian (Deusto). Pedro Miguel Etxenike (Fisikatik), José Arregi (Mistikatik), Teresa Maldonado (Gizartegintzatik) eta Pako Aristi (Poesiatik). Euskeraz.
Gasteizen, irailak 16, 19.30ean, Artiumen. Sergio Prego (Artetik), Daniel Innerarity (Filosofiatik), Enrique Zuazua (Matematikatik), Mari Carmen Gallastegui (Ekonomiatik). Gazteleraz:
Eta Donostian, irailak 23, 19.00etan, Koldo Mitxelenan Agustin Arrieta (Filosofiatik), Garbiñe Biurrun (Zuzenbidetik), Xabier Galardi (Erlijio Mitologiatik); Ahoztar Zelaieta  (Kazetaritzatik). Euskeraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button