LITERATURA

Asun Casasola ipuin labur lehiaketa

Lehiaketa honetan bi talde eratu dira adinaren arabera: gazteak 2007tik 2011ra bitartean jaiotakoak, eta helduak, 2007an edo lehenago jaiotakoak.

Aurtengo gaia Plaza bat zure izenean da. “Memoria ariketa bat izan nahi du, indarkeria matxistaren aurrean biziraun ez duten emakume horiek gogoan, baina baita memoria historikoan arakatu eta aitortza egin nahian. Hala eta guztiz ere, gaiak izan ditzakeen adiera guztiak ongi etorriak izango dira.”

Ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu ahal izango du, orrialde batekoa (ez dira onartuko orrialde gehiago dituzten idazlanak). Ipuinak originala izan behar du, argitaratu gabea eta aurkezten den hizkuntzan idatzitakoa; ez da onartuko itzulpenik.

Lanak bidaltzeko azken eguna otsailaren 8a izango da. Lanak posta arruntaz (BDS koop. Aixin Zolua Ibilbidea, 5. 20304 Irun, Gipuzkoa) edo posta elektronikoz bidal daitezke: asuncasasolaipuina@gmail.com

Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahai baten ebatzia martxoan ezagutaraziko da, Emakumearen Egunaren inguruan antolakuntzak egingo duen ekitaldi berezian.

Xehetasun guztiak: Asun Casasola lehiaketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button