MUSIKA

“Jammin Jam”, reggae eztanda izango da Donostian

Jammin Jam reggae festaren zortzigarren edizioa egingo dute, larunbatean, azaroak 15, Donostiako Doka Kafe Antzokian, 20:00etatik aurrera.

Chezidek (Jamaika), JR Yellam (Frantzia eta AEB), Lasai (Espainia), Irie Ites Sound (Frantzia), eta Ras Lua & GhettO Fyah eta Revolutionary Brothers (Euskal Herria) musikariak arituko dira agertokian. Horrekin batera, berbaldiak, informazio gunea eta sound systemak ere izango dira, besteak beste.

Desbert Johnson Chezidek Jamaikako Saint Ann Parish hirian jaio zen, 1973an, eta roots-reggae estiloko abeslari ahaltsua da. Bere kantu ezagunenak Call Pon Dem, Can’t Hear Must Feel, Inna Di Road eta Leave De Trees dira.

Chezidek eskolan hasi zen abesten, eta ikasketak amaitu ostean, sound system-ekin eta diskoteketan hasi zen abesten, disko-jartzaileen laguntzarekin. Bere estreinako diskoa, Harvest Time, 2002an grabatu zuen.

Harrezkeroztik, reggae jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du, tartean, Magnum Sting, Teen Splash, Dancehall Jam Jam edo Bob Marley Tribute. Abeslari jamaikarraren lan berrienetarikoa 2013koa da, The Order of Melchezedik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button