ESZENA

Dantza Garaikidearen Zirkuituko obrak Andoain eta Lasarten

Gaur, azaroak 16, Andoaingo Bastero Kulturgunean eta Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean, bi dantza ikuskizun izango dira, Concierto Concepto eta Otehitzari Biraka koreografiak, hurrenez hurren. Biak ala biak Dantza Garaikidearen VIII. Zirkuitukoa egitarauaren baitan daude.

Andoainen ikusi ahalko den obra, dantza eta musika ikuskizuna da, Kataluniako Brodas Bros konpainiaren estetika, teknika eta positibismoa biltzen dituena. Concierto Concepto-k kontzertuaren eta dantza-ikuskizunarenak kontzeptuek bat egiten dute, eta aretoan zein kalean antzez daitekeen ikuskizun urbanoa da emaitza.

Lasarten eszenaratuko duten Otehitzari Biraka koreografia, berriz, Kukai Dantza Konpainiak antzeztuko du. Ikuskizunak Jorge Oteizaren (Orio, 1909 – Zarautz, 2003) obra eta bizitza ditu ardatz.

Andoaingo ikuskizuna 21:30ean hasiko da, eta Lasartekoa, berriz, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button