ESZENA

Nafarroako Dantza Garaikidearen egoitza artistikoak

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatutako Nafarroako Dantza Garaikidea (DNA 2024) programa, gaur, maiatzak 13, hasiko da egoitza artistikoekin. Lehen proposamena,  Aimar Odriozolaren Acabarnos proiektua da, eta Ribaforadako Kultur Etxean erakutsiko da.

Piezaren nondik norakoak honela laburbil daitezke: “Amaitu geure burutik haratago egoteko borondatearen augurio bat da, bizitzaren bazterrean dauden bi gorputzen liskar saihestezinei aurre egitekoa.  Nekatuta dauden bi pertsonaiaren bitakora egunkariak dira; ezerk ez ditu harritzen, eta ez dakite nola sentitu bizirik daudela, eta horregatik haientzat imajinaezinak diren mugetara hurbiltzen dira”.
Piezak gertuko distopia bat planteatzen du paradigma zirkunstantzial gisa, eta hortik gorputz bat izatearen ideia berrasmatzea, gorputzari buruz hausnartzea eta ikuspegi soziologikotik amaiera bat izatea.

2024ko DNAren edizio honetan, Antsoain, Noain, Lesaka eta Ribaforadan, maiatza eta iraila bitartean, Qabalum hiriko Todo este ruido, Akira Yoshidaren El porqué de los perdidos, Ioar Labat & Julia Razquinen Sin fichero adjuntado, eta aipatutako Adrián Odriozolaren Acabarnos proiektuen sorkuntza-prozesuak izango dira.
Egoitzak aukera ematen die dantzako profesionalei lau astez Nafarroako Antzoki Sareko espazioetan sorkuntzak burutzeko.

Egoitzak hartzen dituzten herrietan, konpainiek bitartekotza-jarduerak egiten dituzte herritarrekin, lurralde osoan dantza garaikidea sustatzeko. Jarduera horiek tailerrak, hitzaldiak edo topaketak izan daitezke, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button