Galdakaon, maiatzaren 16tik 19ra bitartean, Udaberriko Sormene ekimena egingo dute, Sortuz ahaldundu! Zazpi jauzi lemapean. Betiko legez denetarik egongo da, tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak, antzerkia, musika,…
Bihar bertan, maiatzak 16, abiatuko da ekimen kulturala, Booktuber ekitaldi batekin. Ostiralean, goizean, Miñan (Amets Arzallus eta Ibrahima Balde) lanaren irakurraldi jarraitua egingo dute hainbat ikastetxek eta euskaltegik. Egun berean, Bidasoa 2018-2023 Fermin Muguruzaren dokumentala pantailaratuko da, eta gauean, kontzertua egingo du La Basu taldeak.
Larunbatean artea izango da protagonista. Marta Velascoren instalazioa, Hitzen euria, ikusi ahalko da. Bertan musika izango da Carmen Santamaria (pianoa) eta Natalia Sanchez (flauta) musikariekin. Eta arratsaldean Aiko dantza taldeak erromeria egingo du jende guztiarentzat.
Azkenik, igandean, maiatzak 19, Itxaso Paya eta Maria Riverok eMcumeak izeneko antzerki musikala egingo dute Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan hasita.
Xehetasun guztiak: Sormene.