MUSIKA

Zinebi musikala

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 60.edizioaren baitan bi kontzertu egingo dira, gaur eta bihar, Kafe Antzokian.

Hala, gaur bertan, Mazmorra eta Micky & The Buzz taldeek joko dute, 23:00etan. Mazmorra hirukote bilbotarra da, eta oraintsu, Todo lo que arde izenburuko EPa grabatu du. Elektronika, melodiak, psikodelia eta post-punk giroak uztartzen ditu.

Micky & The Buzz boskoteak, berriz, rock’n’roll zaharra jorratzen du. Taldekideak eskarmentu handiko musikariak dira, makina bat taldetan jo baitute, tartean, Bilbobillies, Jukebox Racket, Boogie Punkers, Cherry Boppers eta Longboards. Aipatzeko da Micky abeslari italiarraren lana. Talde berria eta dinamikoa da, dantzagarria oso.

Larunbatean, bestalde, Anariren txanda izango da. Boskotea 22:30ean hasiko da jotzen. Anari musikari eta taldeak argitaratu duen azken lana Epilogo bat (Bidehuts) izan da. Diskoak sei doinu biltzen ditu, bat instrumentala. Hauetan ere hitzek pisu handia daukate, bai eta tempo geldoek ere, aurreko lanean bezala. Diskoaren bigarren zatia, baina, Epilogoa, Autodefinitua eta Piromania kantuek osatzen dutena, biziagoa da, eta gitarren presentziak gora egiten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu