IKUS-ENTZUN

Iruñeko XI. Zinemaldian izena emateko epea zabalik da

Orotara lau atal izango dira Iruñeko XI. Zinemaldian izango direnak. Hala, Alternatif izenekoan 35 milimetrotan edo formatu digitalean egin diren film laburrak lehiatuko dira. Estatukoak beharko dute izan. Gaia librea eta 2009ko urtarrilaren 1a baino beranduago ekoitziak.

Valor Visual izeneko sailean berriz, gai sozialak jorratzen dituzten nazioarteko dokumentalek emango dute izena. DVD PAL formatuan aurkeztuko dira eta 2009ko urtarrilaren 1aren ostean eginak.

Educatif izango da hirugarren atala. Nazioarteko film labur eta luzeak onartuko dira, DVD PAL formatuan. Animaziozkoak, fikziozkoak edo dokumentalak izan daitezke. Gaia, hemen ere soziala, eta nerabeak hezteko helburuarekin eginak.

Nafarroan bizi edo jaio diren zinemagileek ere euren txokoa izango dute: Cortico Navarro. Bertan, mota guztietako film laburrak onartuko dira, eta hauek ere iazko urtarrilaren 1a baino beranduago ekoitziak izango dira.

Azkenik Muestra Alternatif Internacional izenekoan, nazioarteko fikziozko film laburrak izango dira. 35 milimetrotan edo formatu digitalean ekoitziak. Gai librea eta 2009ko urtarrilaren 1a baino beranduago eginak.

Izena emateko fitxa eta gainontzeko xehetasunak zinemaldiaren webgunean jasotzen dira.

Artezblaik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button