BESTELAKOAK

Prostituzioaren historia

Txalaparta argitaletxeak Charo Roquerok idatzitako Historia de la prostitución en Euskal Herria izeneko liburua plazaratu du, eta gaur bertan aurkeztu dute Donostian.

Lan honetan, ikuspegi historiko batetik hartuta, Euskal Herriko prostituzioaren garapenari buruzko lehen ikerketa egin da. Urteetan zehar estali nahi izan duten fenomenoa atera da argitara, eta Charo Roquerok gure herriko ehunka emakumeren bizimoduaren gaineko xehetasunak ematen ditu maisutasunez.

Desesperazioak akuilatuta, lotsaturik, beldurturik, balizko moral kristauak presionaturik, klandestinitatera bultzaturik izan ziren. Orain, lan honek, gizarteak eta historiak ahaztutako kolektibo mesprezatu baten memoria berreskuratzen du.

Charo Roquero Historia Modernoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Zientzia Politiko eta Soziologian Madrileko Complutensean. Ikerketa historikoan zale porrokatua da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button