MUSIKA

“Hazia” musikala Markina-Xemeinen ikusgai

Larunbatean, hilak 22, 20:00etan hasita, Hazia musikala izango da Markina-Xemeinen ikusgai. Musikala, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren eta orainaldirako eta etorkizunerako baliozko irakaspenen laburpena da, eta bertan Goikobalu abesbatza, Easo Eskolania, Ohika dantza taldea, musikariak, antzezleak, kantariak, proiekzioak, etab. Elkartuko dira Gontzal Mendibil kantariaren zuzendaritzapean.

Musikala, Arrasateko kooperatiben eredua sortu eta bultzatu zuen pertsonaren aurkezpen artistikoa da. 1936ko gerraren giza malkotik eta bere etorkizun larritik, 1941ean enpresaren susperraldira eta Arrasatera iritsi zeneko proiekzio unibertsala. Bere historiako gertakari eta egoera errealetan oinarrituta, koreografiekin birsortutako musika eszenaratze artistikoarekin, eta bere bizitzarekin harreman zuzena izan zuten irudien eta gure herriaren garapena markatu zuten ekintzen ilustrazioak lagundurik

Hazia, gure zuhaitz sinboliko ugaltzailearen haziak protagonistaren izpiritua definitzen du. Fruitua lurretik jaiotzen da, kontzientziak altxatzen ditu eta inguratzen gaitu. Ametsen eraikitzaile eta gure etorkizunaren bultzatzaile izan zen gizon ekintzailearen bizitza eta egintza dugu ikusgai. Sustrai batetik, ahots batetik, bizitza batetik eta leku zehatz batetik sortzen diren istorioak kontatuak, abestuak, eszenaratuak. Hazia musikalak erantzun zuzenak eskaintzen dizkio ikusle publikoari hunkipena sortaraziz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button