BESTELAKOAK

Pirineos Sur, euskaldunen gustuko jaialdia

Euskaldun andana igarotzen da Huescan urtero egin ohi duten Pirineos Sur musika jaialditik. Izan ere, iaz 50.000 pertsona inguru bertaratu ziren. Horietatik, %20 inguru Euskal Herritik joan ziren, hau da, ia 10.000 pertsona. Aurtengo edizioa uztailaren 13tik 28ra bitarte egingo dute.

Aurten ere jaialdiaren antolatzaileek egitarau oparoa atondu dute. Terrakota (Portugal), Juan Perro y La Zarabanda (Aragoi); Julieta Venegas (Mexiko); Kamel El Harrachi (Algeria); Ethiocolor (Etiopia); Astillero (Argentina); Emir Kusturica & The No Smoking Orchestra (Serbia); Muchachito Bombo Infierno (Katalunia); Bebe (Extremadura) eta Souad Massi (Algeria) musikariak izango dira jaialdian, besteak beste.

Mundu osoko musiken erakusleiho handi honetan, kontzertuez gain, makina bat gauza egiteko aukera ere badago. Hala, zirku ikuskizunak, hainbat tailer, famili osoarentzako ikuskizunak, ipuin kontalariak, eta bestelako jarduerak izango dira.

Kultura anitzeko musika jaialdiaren honen webgunean xehetasun guztiak jasotzen dira, tartean, data eta ordutegiak, sarrerak lortzeko jarraibideak, eta jaialdiarekin loturiko azken albisteak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button