LITERATURA

Goiatz Labandibar XIV. Igartza Sariaren irabazlea

Hamalau urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek eta, aurtengo deialdian, Goiatz Labandibar oiartzuarra izan da sariaren irabazlea. Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza.

Deialdi honetan hamahiru proiektu aurkeztu dira, eta Goiatzek idatzitako Interrail ipuin-bildumaren egitasmoa, lanik onena dela adostu dute Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.

Interrail deritzan proiektua aurkeztu du Lanbandibarrek, Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituraturako ipuin-bilduma, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkiguna. Ondo bidean, 2013 urte hasieran kaleratuko da liburua.

Goiatz Labandibar Arbelaitz Oiartzunen 1985ean jaioa da eta, gazte mailan hainbat literatura-sari irabazi arren, aurretik libururik kaleratu gabea da. Kazetaria da ikasketaz eta ogibidez, Oarsaoaldeko Hitza-n ibilia eta gaur egun, Oiartzungo Udaleko komunikazio arloan ari dena.

Joan den urtean Garazi Kamiok irabazi zuen argitaratzeko dagoen Gerizpeko panpinak lanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button