MUSIKA

“Kantu eta Hitza” programa, Iruñean

Aste honetan, maiatzaren 16tik ekainaren 20ra bitartean, Iruñeko O-ko Andre Maria plazan antolatu da Kantu eta Hitza, Iruñeko Udalaren euskarazko musika programa. Kontzertuak ostegunetan izango dira, 20:00etan hasita.

Aste honetan, 2020. urtearen amaieran jaiotako Lilo musika taldea arituko da. Maria Mateo, Pello Iturria, Oihane Gulina, Julen Hoyuelos, Nekane Ibero eta Irama Otero dira taldeko kideak. Euren musikan popa nabarmentzen dela esan daiteke, nahiz eta beste estilo batzuekin ere jolasten diren, hala nola rockarekin, indiearekin eta folkarekin. Abestien letra euskaraz eta gaztelaniaz dira, eta askotariko gaiak jorratzen dituzte. Bere abestiekin giro intimista eta lasaia zabaltzen dute.

Hurrengo saioetan honako taldeak arituko dira: Alarma Morea (maiatzak 23), Bidaide (maiatzak 30),  Esanezin (ekainak 6), Gari & Maldanbera (ekainak 13 ) eta Kerobia taldea (ekainak 20).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button