MUSIKA

Yawning Man stoner banda estatubatuarrak Bilbon joko du

Gary Arce gitarra jotzaileak eta Alfredo Hernandez bateria jotzaileak eratu zuten 1986an, Kaliforniako Palm Desert-en, Yawning Man (Official). Taldea aitzindaria izan zen stoner estiloa jotzen, izan ere, estilo horren ordezkari nagusi bihurtuko zen Kyuss talde ezaguna Yawning Man bandaren jarraitzaile sutsua izan zen hastapenetatik. Bada, ostegunean, Bilboko Satelite T aretoan izango da, Cordura bilbotarrekin batera.

Kyuss taldeko bateria jotzaile Brant Bjork-en aburuz, “Yawning Man garai guztietako talderik izugarriena zen. Desertuaren erdian zeuden, ondo pasatzen eta dibertitzen. Haien furgonetan agertzen ziren, haien materiala ateratzen zuten, lasaitasunez, eta gaua egin arte jotzen zuten. Batzuetan garagardoak edateko edo parrilada bat egiteko agertzen ziren. Emanaldi oso irekia izan zitekeen, masiboa; edo oso intimoa. Ez zen batera formala, eta mundu guztiari gustatzen zitzaion, eta jotzen ari ziren bitartean edozein gertura zitekeen. Etxeko talde baten itxura zuen. Ez zen talde militante bat, Black Flag-en antzera. Zerbait narkotigoa eta mistikoagoa zen. Jende guztia hegan, eta haiek jo eta jo, beste barik, orduak eta orduak. Bai, inoiz ikusi dudan talde handiena da”.

Estatubatuarrek aurten argitaratutako The Revolt Against Tired Noises izenburuko lana aurkeztuko dute Bilbon.

<iframe width=”560″ height=”315″ src=”https://www.youtube.com/embed/BVIIS0MjbYM” frameborder=”0″ allow=”autoplay; encrypted-media” allowfullscreen></iframe>

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button