BESTELAKOAK

Euskal musikaren industria, hilzorian

MIE Musikaren Industria Elkarteak manifestua zabaldu zuen atzo, azaroak 18, sektoreak bizi duen “larrialdiaren” harira: “MIEk, Musikaren Industriaren Elkarteak, euskal musikaren industria hilzorian eta desagertzeko zorian dagoela salatu nahi du gizarte eta erakunde publikoen aurrean”.

Elkarteak musika esparruko 35 enpresa biltzen ditu; hala nola, management eta produkzio-bulegoak, diskoetxeak, eta argi eta soinu enpresak.  Elkarteak salatu du “(sektorea) krisialdi egoera honetatik irteteko estrategietatik kanpo geratu dela”.

Hala, egoera itogarria horren aurrean hiru eskaera aldarrikatu ditu elkarteak: batetik, BEZ murriztua beharrezkoa dela; bestetik, euskal musikarako plan estrategiko industrial bat ezinbestekoa dela; eta azkenik, euskal kultura defenditzen duen plan estrategiko kulturala beharrezkoa dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button