LITERATURA

Harkaitz Canoren poemak nederlanderaz irakurri ahal dira

Zirimiri Press argitaletxeak Harkaitz Canoren Iemand loopt op de brandtrap/ (Norbait dabil sute-eskaileran) poesia liburua aurkeztu du joan den asteburuan, Amsterdamen, Read My World nazioarteko literatura jaialdiaren barruan.
Edizioa elebiduna da, jatorrizko euskaran eta nederlanderan, eta itzulpenak Etxepare Euskal Institutuaren babesa izan du. Luk Van Mensel eta Henrike Olasolo izan dira lanaren itzultzaileak.

Henrike Olasolo eta Cristina Richarte bultzaturiko Zirimiri Press, Amsterdamen sorturiko argitaletxea da eta hizkuntza gutxiagotuetako liburuak nederlanderara itzuli eta holandar irakurleei ezagutzera ematea da bere helburua.

Harkaitz Cano bertan izan da liburua behar bezala aurkezteko, eta hemengo aurkezpenaren ostean, Argentina eta Txilera aldera abiatuko da idazle lasartearra, izan ere, Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan (FILBA) parte hartu behar du Canok. Gero Santiagora joango da hainbat ekitalditan parte hartzera.

Eta ez da geldirik egongo, Txiletik Poloniara joango da, Wroclaw hirian zenbait aurkezpen egitera.

Idazleari buruzko informazio gehiago, bere webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button