LITERATURA

Xabier Lete prosagile ezezaguna

Oiartzungo Udalak urtero argitaratzen duen Mugarri bildumako azken zenbakia aurkeztu du. Mugarri bildumaren helburua Oiartzungo ondarea (kultura, ohiturak, historia…) herritarren esku jartzea da. Azken alearen ardatza Xabier Lete sortzaile oiartzuarra izan da.

Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile izenburua du Elixabete Perez Gazteluk, Haizea Saez de Eguilazek eta Anjel Lertxundik ondu duten liburuak. Liburuak Xabier Lete prosagilea ezagutzera eman nahi du.

Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitateko irakaslea izan da lanaren egileetako bat, bere hitzetan “Xabier Lete batez ere poeta eta kantari moduan da ezaguna eta horrek itzalpean utzi du, nolabait, prosa (bikaina gainera) idatzi zuela”. 1965ean Zeruko Argia-n estreinatu zen Lete prosagile gisa.
“Lan honek erakusten du asko eta ongi idatzi zuela oiartzuarrak, baita prosaz ere; zerbitzuko lana eginez, hitz lauz adierazitako makina bat kontu urteek erabat herdoildu ez duten prosaz”.
Guztira, Leteren euskarazko 67 lan eta gaztelaniazko 22 bildu dituzte: Zeruko Argia, Jakin, Euskaldunon Egunkaria, Hegats, Erlea, Muga, Garaia, Errenteriako Oarso eta, Oiartzungo eta Hernaniko urtekarietan argitaratuak.

Anjel Lertxundi idazlearen aburuz, “Lete poeta handi bat da oroz gainetik, baina haren prosa ere bikaina da, ez dut ezagutzen prosa bikaina egin ez duen poeta handirik. Leteren izaera naturala zen, egiatia, espontaneoa eta izaeraren freskotasun hori du haren prosak.

Xabier Leteren unibertsoa gertuagotik ezagutzeko gonbitea da, beraz, Mugarri bildumako zenbaki berria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu