BESTELAKOAK

Herri partaidetza, Getxophoto jaialdian

Getxophoto jaialdiak herri partaidetza ere nahi du, eta horretarako aurtengo gaia, zentzu zabalean hartuta, Imajinatu izango da. Parte-hartzaile bakoitzak gai honen inguruko bere argazkirik onenak bidali ahal ditu. Irudiak bidaltzeko epea apirilaren 4ra arte izango da zabalik.

Edonork har dezake parte: zaletuek zein profesionalek. Parte hartzeko izen-emate orrialdea bete beharko duzu eta zure argazkia getxophoto@gmail.com helbidera bidali. Argazkia jpg artxiboa izan behar da, gutxienez 1024×682 pixeletako erresoluzioa eduki eta 2 MBetako pisua izan. Getxophotok eskubidea du indarkeria sexistak, LGTBIfobikoak eta arrazistak sustatzen dituzten argazkiak baztertzeko.

Jasotako irudi guztiekin webgunean ikusgai egongo den bideo bat egingo da eta horietako 37 Algortako Dendak elkarteko horrenbeste erakusleihoetan jarriko dira eta liburuxka bat ere argitaratuko da irabazi duten argazkiekin eta hauek ikusgai egongo diren saltokiak jasoko dituena.

Bestetik, Algortako Dendak, getxotar batek egindako argazkirik onena aukeratuko du eta elkartearen saltokietan gastatzeko 100€-ko balea oparituko zaio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button