ESZENA

Migrazioen inguruko nazioarteko proiektua

IRSE antzerki eta migrazioen inguruko nazioarteko proiektua da, migrazioen errealitatea eta jarduera artistikoa nahasten dituena. Gaur, proiektua Guardetxean izango da eta bertan bizi diren pertsona migranteak antzerki esperientzia honetako protagonistak izatera gonbidatuko ditu. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean.

2011 urtean, Guatemalako Arzénico, Goat in the Road eta Armadillo antzerki taldeek, migrazioak eta antzerkia elkartzeko asmoarekin, IRSE antzezlana gauzatu zuten.
2012 urtean Guatemalan aurkeztu zuten, gero Holandan, eta Mexiko eta Estatu Batuen arteko migrazioen bide osoan zehar antzeztu zen.
Antzezlanak Guatemalatik Estatu Batuetara doan bidean zehar migratu zuen. Migranteen aterpeetatik igaro ziren taldekideak, pertsona migranteen benetako esperientziak jaso eta haiekin antzerki bizipenak partekatuz, honela IRSE antzezlana eraldatuz joan zen aurkezpen bakoitzean. Antzezlana bera migrante bilakatu zen, eta bide batez, migranteek beren istorioaren zati bat zabaltzen duen antzerki bizipenaren aktore bihurtu ziren.

Orain, irailean eta urrian IRSE Maroko, Espainia, Frantzia, Belgika eta Holandara migratzen dabil, oraingo honetan Europara doazen afrikar jatorrizko migranteen esperientziak jorratzeko, bidean, hegoaldetik iparrerako migrazioen errealitatean sakonduz.

Ekimenaren antolatzaileak Banda Bat, SOS Racismo, GizaT (Gipuzkoa-ko Zapalduon Antzerkiko taldea), Mugi Mundu, Asoc. Esperanza Latina izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button