BESTELAKOAK

Ekialdeko melodiak eta poltsikoan gordetzeko musikak

Bilboko Udalak Kultura eta Hezkuntza Sailak lau kontzertu ondu ditu, urrian, Poltsiko Musika programaren hamargarren edizioaren baitan. Hala, gaur bertan, Michel Gascok (lauta) eta Aritz Mugartegik (perkusioa) Ekialdeko Melodiak emanaldia egingo dute Barrainkuako Udaltegian, 19:30ean.

Zikloaren xedea da munduko makina bat musika ezagutaraztea, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Bada, gaur, Gascok eta Mugartegik Ekialdean barrena bidaiatzeko kontzertua aurkeztuko dute: “Damaskotik Kairoraino, Ekialde Ertaineko kultur, musika eta erritmo aberastasuna erakusteko. Errepertorioan melodia arabiarrak, otomanoak eta pertsiarrak daude, laute arabiarra, buzuk siriarra eta rugab afganiarra bezalako musika-tresnekin interpretatuta”.

Programaren barruan ondu dituzten gainerako kontzertuak hauexek dira: hilaren 17an, Garikoitz Mendizabalak (txistua) eta Aitor Furundarenak (akordeoia) Arnasak emanaldia emango dute; 24an, Juan Carlos Ferreño, Raúl Sainz de Rozas eta Salva Salazar gitarra-jotzaileek osatutako hirukoteak Pasos aurkeztuko du; eta, azkenik, 31n, Bilillo (ahotsa), Edu Basterra (gitarra) eta Juan López (baxua eta gitarra) musikariek El sur de Armenia joko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button