MUSIKA

“Willis Drummond, live”

Willis Drummond taldeak, iragan urriaren 13an, zuzeneko lana jazo zuen Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Diskoarekin batera, zuzeneko DVDa ere grabatuko zuen Iparraldeko taldeak. Bada, diskoa kalean da ja, Willis Drummond LIVE.

“Ideia hori urte hastapenean gertatu zitzaigun, Gure Tokiak Tour-en bidez, gaztetxez gaztetxe eta aretoz areto ibili ginenean, gure hirukote formatu berria estreinatzen… Eta amets egin genuen kontzertu guzi horietan ikusi genituen aurpegiak kontzertu bakar batean biltzearekin, eta momentu hura zizelkatzearekin, grabazio baten bidez”, jakinarazi du taldeak.

Hala, taldeak hirukote formatuarekin grabatuko duen lehenengo lana izan da zuzeneko hori, izan ere, taldeak hirukote aritzea erabaki zuen iragan urtarrilean, Joseba Balaztenak talde utzi eta gero.

Diskoa Durangoko Azokan izango eskuragarri eta bira bat ere egingo dute diskoa aurkezteko: abenduraren 1ean, Hendaiako Olentzero Rock Jaialdian; 2019ko urtarrilaren 1ean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean; 18an, Ondarroako Beikozini Kafe Antzokian; 26an, Gasteizko Jimmy Jazzen; otsailaren 1ean, Madrilgo Wurlitzer Ballroom aretoan; 2an, Zaragozako Arrebaton; 16an, Biarritzen, Seaskako 50. urteurrenean; martxoaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian; apirilaren 5ean, Burgos hiriko La Casa de las Musas-en eta 6an, Zamorako Dead But Live jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button