IKUS-ENTZUN

Kresala eta FAS zineklubek lehenengo hiruhilekoaren egitaraua iragarri dute

Kresala zineklubeko egitaraua hil honen 10ean hasi zen Berlangaren El Verdugo filmarekin. Hilaren 17an, berriz, The Trap filma estreinatuko dute; 24an Las Manos; eta 31n Capa Nº 7.

Otsailean, bi film izango dira: 14ean Ashes of time redux eta Esos tres. 21ean saio berezia izango da, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak publikoaren galderei erantzungo die.

Azkenik martxoan beste hiru film izango dira: 7an La Calumnia, 14an Entre Nosotros, 21ean Los dos caballos de Genghis Khan eta 28an, El último verano de Boyita.

Bilboko FAS zineklubari dagokionez honako hau izango da lehenengo hiruhileko egitaraua:
Gaur bertan Lourdes filma ikusi ahal izango da; 18an La sombra de nadie; eta 25ean Tulpan.

Otsailean, beste lau proiekzio atondu dituzte: 1ean La Ceremonia; 8an Exit trough the gift shop; 15an Mataharis; eta 22an Camino. Martxoko filmen tituluak, berriz, honako hauek izango dira: 1ean, Capitalismo, a love story; 8an Lola Montes; 15ean La Mosquitera; 22an Fish tank, eta, azkenik 29an Honeymoons.

FASek eta Kresalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button