BESTELAKOAK

“Walking Africa” erakusketa, Ermuan

Afrikan nekazaritza sustatzeko eta energia sortzeko elkarte PAACE-ren eskutik, Afrika–Ermua Kultur Arteko II. Jardunaldiak antolatu dituzte hilaren 24ra bitartean. Ekimen honen bidez, Afrikako kultura, historia eta errealitatea hurbildu nahi zaizkie Ermuko hiritarrei.

Ekitaldi nagusienetako bat da Fernando Egiluz argazkilariaren Walking Africa. Beste errealitate bat ezagutzen erakusketa. Lobiano Kultur Gunean izango duzue uztailaren 24ra arte.

Gaur berton, Javier Aisa (Espacio Redo) eta Falu Diop (PAACE), Africa occidental: yihadíes, estado y movilizaciones sociales hitzaldia eskainiko dute Lobianon, 18:00etan.
Eta ostegunean, zine-forum emanaldia izango da, 19.00etan, Devoir Mèmoire filmaren bidez. Larunbatean, hilak 16, Ermuko emakumeen arteko bazkari herrikoia antolatu dute Martxoak 8 plazan, eta giroa alaitzeko, Djibril Thior folk taldeak parte hartuko du.
Azkenik, jardunaldiei bukaera emateko, Afrikan Bakh Yay taldearen kontzertua ospatuko da larunbatean, Orbe Kardinalaren Plazan, 19.00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button