BESTELAKOAK

Euskal Herriko Industria Sortzaileen II. Jardunaldia

Irun Factoryk Euskal Herriko Industria Sortzaileen II. Jardunaldia antolatu du azaroaren 28rako. Bertan, enpresak eta elkarteak izango dira, eta beren proposamenak erakusteko lekua izango dute.

Aurkezpenen jarduna 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da Irun Factoryn. Bertan, kultur enpresek garatzen dutenaren aurkezpen labur bat egingo da eta beren produktua egungo industriaren panoraman nola sartzen duten adieraziko dute. Euskal Herriko enpresa-eremuko sorkuntzari eta berrikuntzari buruzko galderak egiteko aukera egongo da, ikuspegi ezberdinak eta informazioa trukatuz, eta hainbat gairi buruz eztabaidatuz.

Parte hartuko dutenak honakoak izango dira: Arquimaña, Eguzki Bideoak (Makusi Tv), Impact Hub Donostia, Lina Lan Toon, Maraka, La Plaza de Abastos, Skuibo, Zura eta L’agence Gence Creative.

Goizeko saioaren ostean, arratsaldean, 15:00etatik 19:00etara Izinkerrek Design Thinking tailer bat eskainiko du.

Interesaturik bazaudete, aurretik emailez edo telefonoz baieztatu behar da bertaratzea, izena eta harremanetarako telefonoa edo emaila emanda eta norberaren instituzioa, enpresa edo komunikabidea adieraziz.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button