ESZENA

Têtes de Mules eta Brunette Bros zirku konpainiak, Oreretan

Têtes de Mules (Iparraldea) eta Brunette Bros (Danimarka) konpainiek lau eguneko egitaraua osatuko dute urrian, Oreretako Eztena Jaialdiak iragarri duenez. “Gogoratzen 2017ko Eztena Jaialdian gure herrian instalatu zen zirku kanpamendua, Armiarma Anderea eta Eskeleto Gizonarekin? Ba bueltan datoz, Brunette Bros. konpainiak lagunduta lau eguneko egitarau oso bat proposatuta”.

Egitaraua Bakearen Parkean egingo da, tenis kantxetan, eta ondoko ikuskizunak biltzen ditu: urriaren 4an, aperitifa musikatua eta L’entresort ikuskizuna; 5ean, aperitifa “karnabaleroa” eta Circus ikuskizuna; 6an, aperitifa musikatua eta L’Entresort ikuskizuna; 7an, dantzaldia eta Circus ikuskizuna. Lehenengo hiru hitzorduak 19:00etan hasiko dira, laugarren aldiz, 16:00etan.

Bruntte Bros daniar konpainia zirkua (Circus) ez ezik, hizkuntza propioa umoretsua ere bada: pailazo finak, miniaturazko zirkua, txotxongiloak, musika… Ondo zehaztutako kaosa da.

Têtes de Mules konpainia, berriz, Angela Neiman komediante eta abeslariak, eta Baptiste Eliçagaray komedianteak eratu zuten, 2011n. Oreretan antzeztuko dute L’ Entresort obran familia bitxi bat ekarriko dute taulara, munstroz eta aparteko izakiz osatua: Junior 30 urteko gizon eskeletoa da, eta Alma bere ama eta alargun beltzaren sarean harrapatuta dago. Amak semea manipulatu eta kontrolatzen du berarekin egon dadin betirako. Hildako aitaren presentzia, halaber, etengabe ari da guztia behatzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button