BERTSOTAN

Bardoetako aurtengo finalistak

Martxoan, pandemiaren eraginez, Bardoak lehiaketan jokatu gabe lotu ziren bi finalaurrekoak ostiralean antolatu dira, Goizuetan eta Jauntsaratsen. Aforoa mugatuta eta segurtasun neurri guztiak bermaturik egingo dira saioak.

Goizuetan aurrez aurre izango dira Lesakako Arranopola eta Malerreka-Baztango Bertsonautak taldeak, 18:30ean. Goizuetako saioko emaitzak argituko du ordea bietako zein sartzen den finalean.
Eta Jauntsaratsen Berako Lamixene eta Barañaingo Hego Haizea taldeak izango dira parez pare, 18:30etik aurrera. Jauntsaratseko saioan argituko da azkenean zein den talde sailkatua.

Finala urriaren 17an jokatuko da, 17:00etan, Lizarrako Ikastolako areto nagusian. Leitzako Atekaberts komeni taldeak txartela badu, eta ostiraleko bi finalaurrekoetan argituko dira beste bi finalistak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button