BESTELAKOAK

Kimetz kontaketa lehiaketa, Ordizian

Kimetz elkarteak XXIII. Kontaketa Lehiaketa abiarazi du beste behin. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 17an itxiko da. Ekainean, adituek osatutako epaimahaiak irabazleak nortzuk diren esango du.

Ohi denez, 18 urte baino gehiagoko pertsona guztiek har dezakete parte. Idatzitako istorioetako gaia  librea da eta 5-10 orri bitarteko luzapena izango dute. Lanak euskaraz zein gazteleraz aurkeztu daitezke.

Sariei dagokienez, 600 euroko sari nagusi bi banatuko dira, bat euskaraz idatzitako kontakizun onenari eta bestea gaztelerazko onenari. Baina badago sari gehiago Ordiziako webgunean irakurri dugunez: “Saritu bi horien artetan gutxienez bat emakumea izan ezean, emakumeren batek idatzitako lan onenari 200 €ko accesit bat emango zaio. Aipatzekoa da, bestetik sari berezia bat ere badagoela. Ordiziako egileek idatzitako kontakizunen artean hoberenari 150€ emango zaizkio”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button