BESTELAKOAK

Blas de Oteroren poemetarako argazki berriak

Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, idazle bilbotarraren poesia ezagutaraztea helburu duen Imágenes para unos versos argazki lehiaketaren laugarren edizioa burutu da. Datorren martxoaren 15ean, 97 urte beteko dira idazlea jaio zenetik. 

Lehiaketak 190 argazki jaso ditu guztira, eta guztien artean Murtziako Javier Martinez Navarrok bidali du onena. Epaimahaia Jose Fernandez de la Sota poetak (2010eko Euskadi Literatur Saria) eta Richard Bilbao argazkilariak osatu dute, eta lehen saria, argazkilari zaletua den gazte horri ematea erabaki dute. Argazkilariak, Pido la paz y la palabra poeman inspiratutako argazkia aurkeztu du.

20 urte arteko gazteen kategorian, Bilboko Ibarrekolanda BHI-ko ikasle talde bat izan da irabazlea, Blas de Oteroren poema berean inspiratutako talde lanari eta argazkiari esker.

Partaideek Blas de Oteroren bertsoetan mundua ikusteko modua, argazkien bitartez islatu dute, poesia horiei gaurkotasun eta perspektiba berria emanez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button