BESTELAKOAK

“Udagoieneko Ostera” kultur zirkuituaren XIII . edizioa

Gaur goizean, Bilboko Foru Liburutegian, Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren XIII. edizioaren nondik norakoak eman dituzte Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusiak, eta Topaguneko kideek. Euskarazkoa eta erakargarria, kalitatezkoa eta anitza, horiexek dira Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren ezaugarri nagusiak.

Udagoieneko Ostera kultura-programaren hamahirugarren edizioa da aurtengoa, eta azaroaren 2tik 30era bitartean egingo da Elorrio, Zalla, Bilbo, Igorre, Leioa eta Muskizen.

Data horietan eta aipaturiko herrietan ikusiko diren proposamenak honakoak izango dira: Errimak Oinetan (bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia); Benito Lertxundi (bere azken diskoa Oroimenaren oraina aurkeztuko du); Betagarri (Zorion argiak lan berria haizatzen ari dira); Lingua Nabajorum (Mikel Martinez eta Patxo Telleria bikoteak sorturiko euskararen historia bitxia); Ruper Ordorika (Hodeien azpian diskoa besapean dator); eta, azkenik, Hil Arte Bizi antzezlana.

Hauek dira azaro honetarako ikusgarriak; non eta noiz jakin nahi baduzue hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button