MUSIKA

“Uda Jazz” jaialdia uztailean eta abuztuan, Bilbon

BilbaoUda2020 programak Uda Jazz jaialdia abiaraziko du datozen egunotan, jazz musika Bilboko auzoetara eramateko asmoz.  Jaialdi horrek bertako jazz taldeen zortzi kontzertuen zikloa osatuko du. Kontzertuok Bidebarrietako liburutegian, Otxarkoagako Udaltegian, Bertendona institutuan eta Bilborocken izango dira.

Gaur berton, 19:00etan, Bertendona institutuan, hasiko da jazz zikloa Abraham De Roman 4tet taldearekin. Abraham de Roman saxofoi-jotzaile eta konpositorea saxoen luthierra da, eta hirukotean eta laukotean jotzeko jazz-proiektuak lantzen ditu. Jazzaz gain, estilo bateko eta besteko talde askorekin jo izan du, funk, blues, musika elektronikoaren esparruetan.

Hurrengo kontzertuetako protagonistak honakoak dituzue:  Cumbaos Hirukotea, Baleen lobak, Ander Garcia Hirukotea, De Diego Brothers, Organazing, Jose Luis Canal Hirukotea, eta Jon Urrutia Hirukotea .

Gaur egungo egoera sanitarioarengatik, osasun-protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan. Horretarako, formatu txikiko kontzertuak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da, publikoa beti egongo da eserita, eta maskara derrigorrezkoa izango da Uda Jazzeko kontzertu guztietan.

Ordutegiak, jotzeko tokiak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu