BESTELAKOAK

Kartel onenaren bila Pop Rock Leioa lehiaketan

Pop Rock Leioa lehiaketaren XIV. ediziorako kartelaren lehiaketa martxan da. Izan ere, aurtengo edizioa duela gutxi bukatu da, baina bertoko antolatzaileak hurrengo ekimena, XIV. lehiaketa izango dena, hasi dira prestatzen.

Hori dela eta, Leioako XIV. Pop Rock lehiaketako irudia izango dena aukeratzeko, V. Kartel Lehiaketa abiatu dute. Honetan parte hartzeko, urriaren 31ra arteko epea izango duzue.

Lanak, jatorrizkoak izango direnak, koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke. Neurriak: 30×40 izango dira. Egileak CD batean entregatuko du lana, bi argazkitan, eta honako helbidera bidaliko dira: Aterpe Leioa Gaztegunea, Aldapabarrena, 2. 48940 Leioa (Bizkaia).
Bertan ohiko datuak jarriko dira: helbidea, telefonoa, e-posta, NAN zenbakia, eta abar.

Lehiaketak sari bakarra du: 600 euro.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button