BESTELAKOAK

Trikitixa eta artistaren estatutuaren inguruko hitzaldiak

Baga Bigak eta Musika Bulegoak antolatuta, musika-tresna horri buruzko hitzaldi musikatu bat emango dute Agus Barandiaranek eta Izaskun Iturrik datorren ostiralean, urriak 20, Gasteizeko Musiketxean.

Antolatzaileen esanetan, “euskal musikan oso errotuta dagoen musika-tresna hori gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Trikitixaren historia eta gaur egun arteko bilakaera jorratuko dute Agus Barandiaranek eta Izaskun Iturrik, eta garai desberdinetako trikitixak ere erakutsiko dituzte. Gogoeta-gune bat ere egongo da, hitzaldira inguratzen direnek musika-tresna horretaz hitz egin dezaten”.

Beste aldetik, Musika Bulegoak eta Musikari elkarteak antolatu dute Artistaren Estatutuaren inguruko mahai inguru  bat. Ekitaldia Donostiako Musika Eskolan izango da, urriaren 21ean, larunbata, goizeko 10:00etan. Bertan  Ainara LeGardon, Ignacio Martín Pina, David G.Aristegui eta Pau Vargas-ek parte hartuko dute. Ekitaldia Leire Palacios kazetariak moderatuko du.

“Gaur egun sortzaile eta artista asko aurkitzen diren lan egoera oso kezkagarria da, lan egiteko dituzten baldintza tamalgarriak eta sektoreak duen babes faltaren aurrean Artistaren Estatutu bat sortzea premiazkoa bihurtu da. Mahai inguru honetan perfil desberdineko lau profesionalek parte hartuko dute, beraien kezkak, egoera, beharrak eta hausnarketak eztabaidatu eta partekatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button