BESTELAKOAK

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 4. edizioa

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren laugarren edizioaren deialdia zabaldu du 2012-2013 ikasturterako.

Aurreko edizioetan jorraturiko helburuez gain, aurten berebiziko garrantzia emango diote ondoko gaiei: Jaiotzatiko euskaldun ez direnak euskal kulturgintzari egiten ari zaizkion ekarpen anitzak; Euskal kulturgintzaren baitako jarduera esparruak ekosistema gisara irudikatzea eta horietako bakoitzean transmisioa, sustapena eta jakintza nola garatu; Euskal Herriaren luze-zabalean gertuko komunitatean euskal kulturgintza suspertze aldera egiten diren ekimen aberatsak, eta, azkenik, Azken 50 urteotan bizi izandakoaz gogoeta egitea.

Matrikula zabalik izango da 2012ko irailaren 30era arte. Klaseak urriaren 3an hasiko dira eta ekainaren 5ean amaitu. Klaseak Eskoriatzan emango dituzte, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, hain zuzen ere.

Matrikulatzeko moduak, prezioa eta bestelakoak kontsultatzeko, sartu mondragon.edu webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button