ARTEA

Ezer ez da ematen duen hori

Zumaiako Oxford aretoan, Ezer ez da ematen duen hori izeneko erakusketa atondu dute. Egileak Koldobika Jauregi eta Juan Ramon Llavori dira, eta eurek eginiko erakusketa hil honen 25era bitartean ikusi ahalko da.

Erakusketaren gakoa, honako hitzak dira: “Bizitzan ibili beharreko bideak desberdinak dira denontzat. Bakoitzak bere bidexka hartuko du, barruak eskatzen diona. Heriotzaren bideak denontzat bidexka bakarrean biltzen dira, baina hari aurre egiteko era batetik bestera alde ederra dago. Errealitate absolutua da hori”.

Koldobika Jauregi (Alkiza, 1959) artistak, Zarautzeko Sanz Enean paratuko zuen duela urte bi  Zintzilik izeneko erakusketa. Alkizako artistaren lanak hainbat eta hainbat museo eta bildumatan aurkitu daitezke, besteak beste, honako hauetan: IKB Alemaniako Industria Banketxea, Alemaniako Würth Museoa, Japoniako Hyogo Prefecture, edo Bilboko Guggenheim Museoa.
Juan Ramon Llavorik blog ikusgarria du. Hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button