BESTELAKOAK

“Topaldia” jardunaldia, datorren astean Durangon

Datorren ostegunean, Durangoko Landako Elkartegian, Topaldiaren XIII. edizioa egingo da, “Euskaltzaleen aktibazioa 21. mendean; autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea” izenburupean.

Egitarau interesgarria, gaiaren araberako bost bloketan antolatu da. Lehenengoan, Autoeraketa, autonomia eta mugimendua kontzeptuak landuko dira Joxemi Zumalabe fundazioko ordezkarien eskutik.
Bigarrenean, Iñaki Martinez de Luna eta Mikel Ozaita adituen hitzaldiak izango dira.
Hirugarren atalean, euskararen normalizazio prozesuan ahalduntzea eta aktibismoa aztertuko dira Lorea Agirre eta Jasone Mendizabal adituen eskutik.
Laugarren blokean ekintza performatiboak ezagutzeko parada egongo da Gorka Torrerekin eta Lutxo Egiarekin.
Azken atalean, Txerra Rodriguezek zuzendutako mahai inguruan, euskaltzaleen aktibazioaz mintzatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button