MUSIKA

The Slackers ska bandak Kafe Antzokia berotuko du

New York hiriko The Slackers ska bandak Bilboko Kafe Antzokian joko du larunbatean, apirilak 28. Aretoaren ateak 21:30ean irekiko dituzte eta kontzertua ordu erdi geroago hasiko da. Estatubatuarren musika freskoa, parranda zalea eta dantzagarria da; Jamaikako erritmo beroak jotzen dituzte rock-and-rollaren energiarekin.

The Slackers 1991. urtean eratu zen New York hirian eta bere musika rock-and-roll jamaikarra dela esan ohi da. Izan ere, bandaren musikan askotariko estiloak nabarmentzen dira, hala nola, ska, reggaea, soula, swinga, garage-rocka eta jazza.

Ibilbide luze horretan makina bat diskoa argitaratu dituzte estatubatuarrek, tartean, Better Late Than Ever (1996), Self Medication (2008), Slackness (2006) Chris Murray abeslariarekin lankidetzan, edo Slack In Japan (2005) zuzeneko.

Larunbatean, aurten plazaratu duten The Radio laneko kantuak aurkeztuko dituzte. Grabazio horretan taldekideek txikitan entzuten zituzten doinuen bertsioak bildu dituzte, Madonna, Misfits, Rolling Stones edo Tour Tops taldeen kantuak, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu