MUSIKA

Mikel Andonegik doinu beltzak bildu ditu Poetic Babiesen lehen diskoan

80ko hamarkadan Euskal Herrian M-ak taldean pop abangoardia zalea eta jazzera hurbilketa egin eta gero, AEBtara egin zuen jauzia. Hainbat musikarirekin aritu bada ere, Andonegiren helburu nagusia berak abesturiko disko bat ateratzea zen, eta 1997an lortu zuen, Illegal Alien lanarekin. Handik sortu zen Poetic Babies, haren gaur egungo proiektua. John Roggie ekoizle estatubatuarrarekin batera Adding Strangeness to Your Sense of Beauty since 1998 ondu du estudioan, beste musikaririk gabe. Izenburuak Andonegiren ikuspegi artistikoa laburbiltzen du.

Jaso dituen tradizio eta musika eragin guztien sintesi bat da, landu dituen bide guztien biribiltzea, 2010. urtearen hasieran argitaratutako azken lana: Poetic Babies: Adding Strangeness to your sense of beauty since 1998 (Gaztelupeko Hotsak, 09). Musika hau "berritze espiritual eta moral baten itxaropenean" egina dagoela idatzi du Andonegik diskoko kredituetan. Arteak gizartea eraldatzeko ahalmenean sinesten du.

Aurrera begira Mikel Andonegik bi fronteetan jarraitzeko asmo sendoa du, hau da, nola Jazz munduan piano jotzaile modura hala Poetic Babies musika anabasa handiko taldean, soul, hip-hop, jazz eta techno elementuekin osatutako musika eta hitzak nahasten jarraitzeko.

Gaztelupeko Hotsakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button