MUSIKA

The Guilt eta Le Prince Harry, punk elektronikoaren erasoa

The Guilt (Suedia) eta Le Prince Harry (Belgika) taldeek Bermeoko Beleza Malandra tabernan joko dute ostiralean, 22:00etatik aurrera.

The Guilt Suediako Helsingborg hirian eratutako punk-rock bikotea da. Emma eta Tobias musikariek gogor eta sinple jotzeko osatu zuten taldea. Bikoteak hainbat tokitan jo du. Kontzertuaren antolatzaileen arabera, “Hautsez betetako aletegietan, arte-galeria modernoetan eta New York hiriko taberna-zulo zikinetan”.

Lieja hiriko Le Prince Harry taldea ere bi musikarik osatzen dute. Haien musikan post-punk, el synth-punk eta coldwave estiloen zertzeladak nabaritzen dira, 70eko hamarkada amaierako punk-rocka baztertu barik. Elektronika eta garage estiloen artean aritzen dira. 200 kontzertutik gora egin dituzte Europan barrena. It’s Getting Worse (Teenage Manopause Records, 2012) da haien azken diskoa. Haien kontzertuak honela deskribatu dira: “Trantze epileptikoak, halabeharrezko deszerebrazioak eta garagardo isurketak.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button