IKUS-ENTZUN

Zine drogazalea Gasteizen

Jonas Akerlund zinemagilearen Spun lanak eman zion hasiera Zine eta Drogei buruzko II. Zikloari. Pelikula hori ez ezik, beste hiru ikusteko parada izango da zinea eta drogak lotzen dituen ekimenaren baitan. Hala, gaur David Cronenberg zinemagile kanadarrak 1991 urtean estreinatu zuen The Naked Lunch filma eskainiko dute 22:00etan. Film hori William S. Burroughs beat idazle estatubatuarraren izen bereko eleberri haluzinagarri bezain kritikoaren egokitzapena da.

Otsailean berriz, hilaren 2an, Eloy de la Iglesia zarauztarrak 80ko hamarkadan filmatu zuen drogekin loturiko film seriea zabaldu zuen estreinako lan delitugilea proiektatuko dute: El Pico (1983).

Hilaren 9an, aldiz, Gordon Mclennan-ek zuzenduriko The Psychodelic Pioneer (2005) dokumentala ikusi ahal izango da. Film lisergiko honek LSDak medikuntzan eta mugimendu kontrakulturaletan egin duen bidea jorratzen du, droga horrekin esperimentatu zuten aitzindarien esperientzia, bereziki, nabarmenduz. Aipaturiko filmez gain, film laburrez gozatzeko parada ere izango da. Hemen egitarau osoa jasotzen da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button