BESTELAKOAK

Teoria estetikoa aztergai Bilbaoarten

Iñaki Ardeok teoria estetikoaren gaineko ikastaroa zuzenduko du BilbaoArte zentroan. Ikastaroa apirilaren 16an hasiko da eta maiatzaren 11n amaituko da. Ardeo filosofian lizentziaduna da eta teoria estetikoaren doktoretza egiten ari da.

Ekimena artean eta filosofian interesatuta dagoen orori zuzenduta dago. Halere, ikastaroan parte hartzeko ez da derrigorrean filosofiari buruzko ezagupenak izan behar. “Helburua pentsamendu filosofikoarekin harremana duten artearen oinarrizko  teorian murgiltzea da”. Partaideek lan pertsonala egin behar dute ikastaroan, analisi, eztabaida eta saiakera txikien bitartez, beti ere, ezagutza estetikoak jasotzeko xedearekin.

Ikastaroak lau asteko iraupena izango du. Astean bi orduko hiru saio egingo dira arratsaldez. Orotara, 24 ordu. Hala, lehenengo astean Immanuel Kant filosofoa aztertuko dute; bigarrenean, Friedrich Hegel; hirugarrenean, Friedrich Nietzsche, eta laugarrenean, azkenik, W. TH. Adorno.

Ikastaroaren zehaztasun guztiak BilbaoArteren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button