BESTELAKOAK

“TaupaDA!” lelopean egingo da aurtengo Durangoko Azoka

Atzo, prentsaurrekoan, Gerediaga Elkarteak 55. Durangoko Azoka abenduan egingo dela baieztatu zuen. Ziurgabetasunez betetako egoera izan arren, elkarteak Azoka antolatzeko erabakia hartu du, beti ere, garai berriari egokituz. Aurtengo ediziorako aukeratutako TaupaDA! leloaren bidez mezu baikorra zabaldu nahi izan du Gerediaga Elkarteak, eta era berean, euskal kulturgintzari hauspoa eman.

Aurtengo Azoka baina, pittin bat ezberdina izango da. Lau eguneko azoka izango da, abenduaren 5etik 8ra, larunbatetik asteartera. Hasierako egunean ez dira ikasleak bilduko eta era digitalean moldatutako programazioa zabalduko da, izan ere, jende pilaketak ekidin beharko dira.
Egitarauari dagokionez eta osasun eta segurtasun protokoloari jarraituz, zuzeneko aurkezpen, emanaldi eta ekitaldiak murriztu egingo dira, eta era berean zaleen kopurua ere mugatu egingo da, eta streaming bidezko emanaldiak antolatuko dira.
Eta ildo horretan Azokak berak ere, online bertsioa izango du, eta 2020ko argitalpen eta produktuen denda birtuala izango du www.durangokoazoka.eus webgunean.

  1. Durangoko Azoka nolakoa izango den zehaztu beharko da oraindik, baina horretarako lanean jarraitzen dute antolatzaileek.
Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu