BESTELAKOAK

Tabakalerako udako programazioa abiatzear

Udako berotasuna eta zeru urdinak ez ditugun arren, Tabakalerak Udako kultur programazioa (UD-HA 2018) abiaraziko du laster batean. Betiko lez, arte eszenikoa, zinea eta musika hasiko dira aire zabalean, eta horiekin gozatzeko parada ederra eskainiko du Tabakalerak.

“Udako haize gozoa. Kanpin-aulkiak, eguzkitakoak eta aurten ere, hamakak eta pareoak, izan ere, Terrazatik parkera zabaldu dugu programazioa.
Eguneko plana Cristina Enean kokatuko da. Argitu, eta Ubik, sorkuntza-liburutegiaren aire zabaleko bertsioa irekiko dugu, landaretzaren aurrean. Eguzkia sartzen hastearekin batera, terrazan itxoingo zaituztegu.
Ud-ha! oihu eginez, aurten ere jardueraz betetako uda aurkeztuko dugu aparteko aliatu hauen eskutik: La Casa Encendida, Kutxa Kultur eta Cristina Enea Fundazioa.”

Zinemaren atalean, Alberto Lopezek eta Manuel Pradosek komisariaturiko El jardín invasor erakusketaren kariaz, lau film programatu dituzte “landareek beste lurralde batzuetara egin duten inbasioaren zentzua zabaltzeko asmoz: landareen erasotik, okupazio politiko, umoristiko eta kulturalera”.

Horretaz gain, Ubik Parkean, Tabakalera Taulara 2, La Casa Encendidako Terraza Magnetikoa, Uda olinpikoa eta Kutxa Kultur Gauak ekimenekin ere bat egingo du Tabakalerak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button