MUSIKA

Soul doinuak Hondarribiko festetan eta metal tsunamia Zarautzen

Hondarribin joko duen Big Boss Man talde ingelesak soul, funk, boogaloo, edota samba doinuak uztartzen ditu bere diskoetan. Hirukoteak 2009ko udazkenean grabatu zuen bere azken lana, Nick Terry (Klaxons, Libertines) grabatu eta nahastua du eta John Davis (U2) masterizatua.
The Excitements berriz, Bartzelonarik datoz eta euren lehendabiziko singlea kaleratu berri dute Penniman Records zigilu txiki, baina prestigiotsuaren eskutik. Koko Jean Davis emakumezko abeslaria gidari duela, taldeak eskola zaharreko soul klasikoa jorratzen du Ike and Tina Turner, Etta James edo Arthur Alexander klasikoen antzera. Kontzertu beroa hau Benta eszenatokian izango da Hondarribiko jaien baitan eta sarrera doakoa da.

Egun berean, baina Zarautzen, intentsitatez beteriko metal kontzertua eskainiko du Ramesses ingelesak Putzuzulo gaztetxean. Metal koadrilan Electric Wizard taldeko musikariek jotzen dute. Herrialde horretako prentsa espezializatuaren aburuz, doom hirukotea Erresuma Batuko metal talde garrantzitsuenetarikoa da. Ingelesekin batera Pasaiako Thathiana Khankhana doom-punk taldeak joko du, bertan, besteak beste Trigger Travis eta Freaknation taldeetako kideak jotzen dute.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button