ARTEA

Iruñeko Ziudadelako aretoak berriz zabalik

Alarma-sanitarioaren prozesuak eskatzen dituen osasun-segurtasuneko neurriak hartuta, aste honetatik aurrera, Iruñeko Ziudadelako Bolborategia, Arma Aretoa, Mistoen Eraikina eta Labea aretoak zabalik izango dira. Pandemiak eskatzen duen protokoloa bermatzeko, edukiera-mugak zainduko dituzte, sarbideetan tenperatura-kontrolak egingo dira, maskara derrigorrezkoa izango da, segurtasun-tarteak gordeko dira, eta gel hidroalkoholikoa egongo da bisitarien eskura.

Hortaz, aste honetan, sei erakusketa izango dira ikusgai, batzuk abian zeuden konfinamendua ezarri baino lehenago eta beste batzuk laster inauguratuko dira.

Berriz abian diren erakusketa guztiak honakoak dituzue: Bakarrik dago inork behatzen dion hori (Arma Aretoan, ekainak 2-irailak 6); Juan Gorriti. Araitz bailaratik Iruñeko Ziudadelara (Labean, ekainak 2-21); Javier Mina (Fusioa) (Bolborategian, ekainak 2-uztailak 26); Mayte Vélaz (Abiada hartu, salto egin eta besarkada bat eman) (Mistoen Eraikinean, ekainak 2-uztailak 19); Imanol Bengoetxea (Mistoen Eraikinean, ekainak 2-uztailak 19); Mikel Belascoain eta Juan Gorriti (Ziudadelako Barrutian, ekainak 2-21).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button