BESTELAKOAK

“Lur Gorrian Barrena” disko-liburua aurkeztu dute

Xabi Strubell musikariak eta Eneko Haritza idazleak Lur Gorrian Barrena izenburuko disko-liburua aurkeztu dute gaur goizean Donostian. Horretaz gain, liburuarekin batera gauzatuko duten haurrentzako tailerren berri ere eman dute. Strubellek, gainera, kantu parea ere jo du aurkezpenean bertan.

Bi egileekin batera Maluta argitaletxeko arduradun Sabrina Mizobe eta Ritxi Lizartza ere egon dira.

Lur gorrian barrena egitasmoan, haurrentzako doinu tradizionalak jaso eta doinu propioak erantsiz osatu du diskoa Xabi Strubellek, gitarra akustikoaz eta musika tresna gutxi batzuez lagunduta. Doinuen abiapuntu gisa, hainbat ipuin entzuteko aukera ere ematen du grabazioak.
Orotara, bederatzi kantu eta hamar kontakizun jasotzen dira. Kantuak, izan ere, ipuin batean sartuta daude. Narraziook Ainara Lasak kontatu ditu. Horrez gain, liburua Yoana Figuerasen ilustrazioekin jantzita dator. Hortaz, kantu, ipuin eta irudi koloretsuz osaturiko proiektua da Lur gorrian barrena.

Malutaren webgunean disko-liburuaren xehetasun guztiak bildu ez ezik, kantuen zatiak ere entzun daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button