ARTEA

Ur-koloreko pintura lausotuak Martina Dasnoy-en eskutik

Aurtengo urtean zehar eginiko lanen aukera bat biltzen du Amets-irudiak eta pintura erakusketak. Kolorea funtsezkoa da eta oihaletan pintura geruza meheak erdietsi ostean gauzatzen da, mate ia beti, eta ur-koloreko pinturen bitartez, kolore bereko tonu ezberdinak gainjartzen ditu. Urdinak, berdeak, berenjenak, laranjak, fuksiak, okre eta lur koloreak… dira gehien erabiltzen dituenak.

Formato handiko obrak ikus daitezke erakusketan. Bere lan artistikoa hobekien definitzen duten hainbat ezaugarri daude: grafismoak eta kaligrafiak, beltzean eginiko lerro uhinduak, drippings eta pintura zorrotadak.
Martina Dasnoy esperimentazioaren atergabeko grina eta mugarik gabe berritzeko gogoa ditu gidari, eta behin eta berriz azaltzen dira erabiltzen dituen elementuak: filamentuak, zelulak, amebak, orriak, eskailerak, barrukoak, leihoak, itsasoko gaiak, ilunabarrak, gauzakiak, etab.
Artistak bere ibilbide artistiko luzean unibertso propioa gauzatzea lortu du, eta hortxe aurkitzen da une honetan artista, sormen betearen, erabat aske eta pertsonalaren unean.

Erakusketa urriaren 3ra arte egongo da zabalik.

Zarautz Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button