ARTEA

“Erreaktiboak” soinu eta irudi tailerra, Azpeitian

Kulturaz kooperatibatik soinua, irudia eta mugimendua ardatz dituen ikastaro berezi bat antolatu du: Erreaktiboak. Jokin Guridik bideratuko du aipatutako ikastaldia maiatzaren 23, 24 eta 25ean, eta bertan, formazio teoriko zein praktikoa eskainiko da.
“Egungo ingurumari digitalean soinuek eta irudiek elkar eragiteko duten gaitasuna eta honek sorkuntzarako eskaintzen dizkigun aukerak ikertuko ditugu tailer honetan. Arte instalazio, performance, bideo mapping, soinu ekintza eta zuzeneko beste hainbat erabilpenetarako eduki erreaktiboa lantzen ikasiko dugu gailu teknologikoen bapateko renderizazioa baliatuz.”

Beste aldetik, DOI Kulturaz kooperatibak komisariatutako erakusketa programa da., eta bertan ere, Jokin Guridi artista izango da hirugarrena Dinamoa sormen gunean ondu duen EØME lana jendaurreratzen. Erakusketa Azpeitian egongo da, lan hau sortu duen espazio berean, Dinamoa sormen gunean. Irekiera maiatzaren 17an egingo da, 18:00etan, eta Jokin Guridi artista bertan izango da. Lan hau Dinamoan ikusteko azken eguna maiatzaren 31an izango da.

“Tresnak bakarrik ez du ezer sortzen, baina tresnak erabiltzen jakitea ezinbes- tekoa da edozer sortzeko. Jokin Guridiren kasuan, soinuak eta irudiak elkarri nola eragiten dioten aztertzen du, eta horrekin egiten du jolas, gizakia tar- tean sartzean denean ze erreakzio sortu daitezkeen ikusteko.
Horrela sortzen da hiru bider hiruko mundu bat, bizi garen mundu honen baitan, bizi garen mundu hau baino hagitzez ederragoa.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button