BESTELAKOAK

“Soka, euskal dantzaren urratsetan” erakusketa ibiltaria, Getxon

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ibiltaria  izango da ikusgai urriaren 4tik azaroaren 4a bitarte, Erromoko Kultur Etxean. EKE Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin ekoizturiko lana da, eta lau hizkuntzatan eta formatu multimedia baliatuz, euskal dantza ezagutaraztea du helburu.

400 argazkitik gora biltzen dituen erakusketan, Euskadiko Filmategiko altxor batzuk ikusi ahal dira, esaterako, Robert Capa-k (Endre Friedmann, 1913-1954) 1951ko abuztuan Saran harrapatutako bost argazki, bai eta New Yorkeko International Center of Photography zentroak utzitako “balio handiko dokumentu eta beste artxibo arraro batzuk ere”.

Ikus entzunezkoen artean, euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak eta “Eleketa”, euskal dantzaren inguruko ahozko memoriaren lekukotasunak biltzen dituen dokumentala ere egongo da ikusgai. Gainera, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, koadro numerikoak, ordenagailuak eta bideo-proiekzio eremuak  baliatu dira edukiak jendearen esku utziaz.

Informazioa gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button