MUSIKA

Soinu-sorkuntza eta inprobisazioa lantzeko laborategia, Azkuna Zentroan

Soinu-sorkuntzako eta inprobisaziozko tailerra abiatuko da asteburuan Azkuna Zentroan. Publiko helduari zuzendutako laborategia da eta asteburu honetan hasita,  hiruhileko saio trinkoak izango dira. Miguel A. Garciak gidatuko ditu saioak, Enrike Hurtado eta Oier Iruretagoienaren laguntzaz.

Laborategi honen helburua musika “normalaren” bideetatik kanpo sormena garatzea izango da eta horretarako, ariketa praktikoak egingo dituzte, inprobisazio askea erabilita.

Bertan, funtsezko garrantzia emango zaio entzuteari eta horren bidez egindako hausnarketari. Hartara, laborategiak kontzientzia piztu nahi du, ez bakarrik sormena garatzeko, bata soinu-sorkuntzako oinarrizko alderdiez hausnarketa egiteko. “ Isiltasuna-soinua-denbora eta soinua lantzeko beste hainbat aukera aztertu nahi ditugu, hizkuntza estandarizatuaren aginduetatik haratago doan pertzepzio-kontzientzia lortu nahian”.

Hala ostiralean abiatuko da tailerra arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango den saioarekin. Larunbatean aldiz, goiz eta arratsaldez izango dira saioak (11:00-14:00 eta 16:00-19:00), eta igandean, 18:00etan jendaurrean emango duten saioarekin amaituko da lehen hiruhileko ikastaro trinko hau. Laborategiak jarraipena izango du eta hurrengo saioa datorren hiruhilekoan proposatuko da.

Topaketetan parte hartzeko, baina, izena ematea beharrezkoa da. Izena emateko eta gainerako informazioa jasotzeko, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu